Europar portuges | |
---|---|
português europeu | |
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak Iberia Mendebaldeko hizkuntzak hizkuntza galiziar-portugesak portugesa | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta Portuguese alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
IETF | pt-PT |
Europar portugesa edo europar portugalera (portugesez: português europeu, puɾtuˈɣez ewɾuˈpew ahoskatua) Portugal kontinentalean eta bertako uharte-eskualdeetan (Madeira eta Azoreak) hitz egiten dituzten portugesaren dialektoei ematen zaien izendapena da.[1] "Europar" (beste batzuetan "iberiar" edo "penintsular") adjektiboa aukeratu zuten "Portugalgo portugesa" ez esateko.
Portugesaren arau europarra ere esaten zaio herrialde lusofonoetan erabiltzen den portugesaren arau estandarrari, Brasilen izan ezik. Lisboan eta Coimbrako Unibertsitatean hitz egiten dituzten Portugalgo kostaldeko erdialdeko euskalkiak dira arau honen oinarri nagusia, baina ez bakarrak.
Europar portugesaren eta brasildar portugesaren arteko ezberdintasunak hiztegi, ahoskera eta sintaxiakoak dira nagusiki, batez ere barietate herrikoietan; idazterakoan txikiagoak dira. Oro har, hizkuntza idatzi formalaren eta Portugalen eta Brasilen arteko aldeak amerikar ingelesean eta britainiar ingelesean aurkitzen direnekin aldera daitezke.
Bere auzokoa den gaztelaniaren ezberdina da, nahiz eta bere lexikoaren %89a partekatu.[2]